Ariketak


Saioarekin hasteko eta irakasleok ariketak antolatzen ari diren biartean, bi irakaslek zenbait joku prestatuko dituzte beroketa gisa.


1. jokoa: Baloi eseria

Saiora etorri diren ume kopuruen arabera talde desberdinetan banatuko gara. Talde bakoitzak baloi bat izango du eta frontoiaren txoko desberdinetan kokatuko dira. Taldeetan sartuta, guztiak guztien aurka jokatuko da, banaka; eta helburua baloiarekin beste kide bat jotzea izango da, baloia jaurtiz, zuzenean(boterik gabe) eta hankak mugitu gabe. Baloioaren kolpea jaso duenak eseri beharko da eta berriz altxatzeko, besteak jokatzen ari diren birtartean baloia bereganatu beharko du eta horrela jokatzen garraitzeko aukera izango du
                                   

2. jokoa: Partidua

Joko hau talde bat bestearen aurka jokatuko du, joko zuzena. Partidu bat frontoiaren erreboteko zonaldean jokatuko da eta talde bakoitzak porteria moduko bat defendatuko dute, talde batentzat ezkerreko pareta eta bestearentzat ezker paretaren aurrealdean markatuko den zonaldea. Joko hau baloi batekin jokatuko da eta jokalariak baloia eskuz kolpatu beharko dute. Kolpaketak txandakaka izango dira, hau da, talde batek pilota kolpatzean beste taldearen txanda izango da, eta horrela segidan gola sartu arte. Kolpaketak airetik nahiz lurretik joan daitezke baina gola sartzeko, markatutako zonaldeetan, belaunatik behera izan behar da.
Gainera, talde batek kolpatzean eta beste taldeko kideren bati nahi gabe gorputzeko edozein ataletan ematen badio aipatutako lehenengo taldeari txanda dagoikio.
Gol gehien sartzen duen taldea irabazlea izango da eta beste taldeari frogaren bat egiteko aukera izango dute. (adb. flexioak edo "pasillito")

Beroketak 15 minutu inguru iraunduko du eta honen ostean ariketekin hasiko ginateke.


1.Ariketa
Helburua: Pilotaren ibilbidearen ezagutza
Aldia: 1.aldia
Elkarrekintza:OOOOOOO
Deskribapena: Frontoi osoan zehar talde txikitan ariketa hau egingo dute. Taldetxo bakoitzean bi talde, laukoak, eta jaurtitzaile bat osatuko dute. Horman uzati bat egongo da eta jaurtitzailearen eginkizuna pilota uztailaren barruan sartzea izango da. Pilota uztailean sartzean, ezkerreko taldeak eskuinekoa arrapatu beharko du odostutako eremura heldu baino lehen eta alderantziz, pilota ez bada uztailean sartzen eskuineko taldea ezkerreko taldea harrapatu beharko du. Filetan dauden kideak era desberdinen egon daitezke, zutik, buruz behera, eserita...






2.Ariketa
Helburua: Pilotaren kolpea kolaborazioan
Aldia: 2.aldia
Elkarrekintza: Kolaborazioa
Deskribapena: Talde desberdinetan banatuko dira frontoiko txoko desberdinetan. Filan jarriko dira hormari begira eta ariketa honetan kolpea landuko dute. Filako lehendabizikoak hormara kolpatuko du pilota eta atzekoak hartu behako du, geroago kolpatuz. Baina pilota hartzen ez duenak beste kideak harrapatu beharko ditu markatutako marra igaro baino lehen. Harrapatutako kideak eta pilota hartu ez duenak kanporatuak izango dira. Azkenera heltzen diren bi jokalariak irabazleak izango dira eta bizitza bat irabaziko dute hurrengo txandetan behar izanetan erabiltzeko.




3.Ariketa
Helburua: 2. espazio helburua
Aldia: 2.aldia
Elkarrekintza: Kolaborazioa
Deskribapena: 2 edo 3 taldeak sortuko dira. Ariketa honen helburua taldea osatzen duten kideen artean kantxan markatutako zonaldean ahal duten aldi gehienetan pilota punpa egitea izango da, 30 segundotan zehar. Zonaldea, kantxaren ezkerreko aldean markatuta egongo da kono batzuen bidez.
Zonalde horretan bote gehien ematea lortzen duen taldeak irabazlea izango da.




4.Ariketa
Helburua: Espazio rol finkoa
Aldia: 2.aldia
Elkarrekintza: Kolaborazioa
Deskribapena: Talde desberdinetan banatuko dira ikasleak frontoiko txoko desberdinetan. Txoko horietan 4 kono egongo dira distantsia desberdinetan eta sakabanatuta. Kono bakoitzak zenbaki bat izango du. Ikasleak filan jarriko dira eta haiek, segidan, pilota kolpatu beharko dute eta kolpatu ostean irakasleak esaten duen konoraino joan eta ikutu.





5.Ariketa                                        PRIMI/BARRU/PUTXE.....

Saioarekin bukatzeko primi batzuk jolastuko ditugu. Primiak frontiesean jokatuko dira, guztiak guztien aurka eta azkena geratzea lortzen duenak irabazlea izango da eta hurrengo primian bizitza extra izango du. 
Primian, pilota bi kideren artean botea ematea eta inork ez kolpatzea gerta daiteke. Kasu horretan "2 en 1" jokatuko da, hau da, hurrengo tantoan bi kide hoiek talde moduko bat osatuko dute eta bietako batek tanto horretan txarra egiten badu biak kaleratuak izango dira. 
Primiko finala jolastu duten biek, hurrengo tantoan, galtzaileak "para punto" esan eta irabazleak errestatu beharko du derrigorrez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario