Nortzuk gara?
Kaixo guztioi, guk Mikel, Jon Mikel, Martxel eta Markel gara, Jarduera Fisiko eta Kirolen Zientzen lehenengo mailako ikasleak eta blog honen bitartez gazteen artean, ezkerraldean, euskal pilota sustatzea da gure helburua. Ezkerraldea Bizakian kokatzen den eskualdea da, nerbio ibaiaren ezkerraldean. Bertan, Portugalete, Santurtzi, Barakaldo...herriak daude eta euskal pilotak indarra galtzen ari du azken urte hauetan. Hori dela eta, gure topaketa Portugaleten egingo dugu, gazteen artean euskal piloren arima eta esentzia zabaltzeko xedearekin.
Euskal pilota ikasgaiak pilotaren munduari buruzko topaketa bat sortzeko aukera eman digu eta arrazoi horregatik blog hau sortu dugu. Blog honetan zehar gure lanari buruzko informazio guztia aurki dezakezue eta interesgarria eta lagungarria izatea espero dugu.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
• Erreferentziak argi daude, eta pilotari bati egindako elkarrizketa erabili dute. Hala ere, ez dute artikulurik erabili bloga osatzeko.
ResponderEliminar• Instalazioen kokapena nahiz hauen ezaugarriak ipini dituzte modu argi batean. Horretarako instalazioen hainbat argazki erabili eta helbidea jarri dute, mapa batekin osatuz.
• Blogaren helburuak zehaztu dituzte, baina inklusioaren gaia ez da gehiegi jorratzen.
• Blogaren diseinua egokia dela iruditzen zait, irizpideak modu errazean aurkitu daitezke eta aurkezpena egokia da.
• Ariketak ondo azalduta daude, eta gehigarri gisa hauen bideoak jarri dituzte. Ariketen deskribapena egokia da, baina kontuan hartuta nori bideratuta dauden, ariketa batzuk lehenengo saiorako zailegiak direla iruditzen zait.
• Saioaren dinamika ondo azaldu dute, ariketen ordena zein izango den eta hauen iraupena zehaztuz.
• Saioan erabiliko den materiala zehaztu dute, baina aurreikusitako gastuak falta dira.
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak
ResponderEliminar• Informazioa eskuratzeko pilotari bati eginiko elkarrizketa erabili dute proiektu honetan, eta erreferentzia argi azaldu dute blogean. Hala ere, ez dute artikulurik erabili proiektua osatzeko nahiz eta Portugaleteko pilota elkartearen facebook-etik informazioa eskuratu duten
• Aurkezpena nahiko argia da, eta testuak era ordenatu batean azaltzen dira nahiz eta ez duen grafikoen edo eskemen erabilerarik egin
• IKT tresnen erabilera egokia da, ariketa bakoitzeko bideo bana azaldu baitute baita elkarrizketarako ere, honez gain izena emateko formularioa, argazkiak eta foroa denen eskura jarri dute.
• Blogaren diseinua sinplea eta erabil-erraza da, era erakargarri eta ordenatu batean azaltzen dena, jorratutako puntu bakoitzeko leihatila ezberdin bat sortuz
• Denen parte hartzea bermatzen da ariketa guztietan ez da ezberdintasunik somatzen blogaren sortzaileen artean
• Euskara egoki eta osatu batean dago idatzia nahiz eta akats ortografikoren bat edo beste ikus daitekeen
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
• Proposatutako jardueraren deskribapena egokia da
• Antolatzaileen inguruan nahiko argi azaltzen da nortzuk diren nahiz eta ez den erakunde baten inguruan ezer aipatzen
• Partehartzaileen inguruko informazioa argia eta zehatza da, Portugaleteko gazte guztiei zuzendua hain zuzen ere
• Instalazioen inguruan argi azaltzen da Portugaleteko Los Llanos frontoian ospatuko dela topaketa, eta mapa osagarri bat eskaintzen du gainera
• Giza baliabideen inguruan ez da saioaren dinamizatzaileetan askorik aipatzen nahiz eta lehen esan bezala antolatzaileak nortzuk diren aipatzen den
• Garbi ikus daiteke zein den beharrezko materiala baina ez dute nondik lortuko duten aipatzen
• Saioaren helburua zehatza dela ikus daiteke, zonaldean pilota bultzatzea hain zuzen ere
• Ariketei erreparatu ondoren egokiak eta denentzako gustagarriak direla ikus daiteke
• Saioan zehar emango den dinamika ondo zehaztuta agertzen da
• Aurreikusitako gastuen inguruan ez da ezer berezirik aipatzen
Ander Ganzabal Bilbao, JFKZ 1.maila
1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak
ResponderEliminar- Elkarrizketa bat erabili dute eta bere erreferentzia ondo idatzia dago. Ez dute artikulurik erabili
- Testuak oso argiak dira, zehatzak
- IKT tresnen erabilera ikusten da, bideoak, argazkiak, ...
- Bloga oso erabilterraza da, informazio guztia dagokion ataletan ordenatuz
- Ez dago ortografia akats deigarririk, oso hizkuntza aberatsa
2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
- Jardueraren deskribapena zehatza da
- Antolatzaileen deskribapena ageri da baina ez da erakunde baten informaziorik ematen.
- Partehartzailei dagokienez, beraien informazioa argia eta zehatza da
- Instalazioak argi deskribatzen dira
- Giza baliabideetan dinamizatzaileen informazio pixkabat gehiago jarriko nuke
- Beharrezko materiala ageri da baina nondik lortuko diren ez da esaten
- Saioaren helburua zehatza da.
- Ariketak denontzako inklusiboak direla ikus daiteke
- Dinamika zehatz mehatz azaldu da
- Aurreikusitako gastuen inguruan ez dago informaziorik